euskara

Azkarateren "bide bera" jarraituko duela adierazi du Jaurlaritzako Kultura sailburuak

Aurreko Kultura sailburuak hartutako erabakietatik "zuzendu beharrekoak zuzendu eta hobetu beharrekoak hobetuko" dituela adierazi du Urgellek. Etxepare institutuaren inguruan, berriz, langileak hautatzeko prozesua aztertzeko "gogoeta unea" irekiko duela jakinarazi du.

2009ko maiatzaren 29a
15:53
Entzun
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak hizkuntza politikari dagokionean Kultura sailburu ohiaren, Miren Azkarateren, "bide bera" jarraituko duela adierazi du. Hala ere, "zuzendu beharrekoak zuzendu eta hobetu beharrekoak hobetuko" dituela nabarmendu du. Azkaratek "euskararen alde lan handia" egin duela adierazi du Urgellek.

Urgellen arabera, "euskarak alderdien eta politikaren gatazkatik kanpo geratu behar du".

Etxepare institutuaren inguruan, berriz, langileak hautatzeko prozesua aztertzeko "gogoeta unea" irekiko duela adierazi du Urgellek. Aurreko Jaurlaritzak prozesu horren deialdia "presaka" jarri zuela abian uste du eta, horren ondorioz, "akatsak" daudela.

Azkaratek abian jarritako deialdian bi zuzenketa egin dituela adierazi du Jaurlaritzako sailburuak. Batetik, ingelesa jakitea beharrezkoa izango da Etxepare institutuan lanpostua lortzeko eta, bestetik, langileek urtean orain arte baino 20.000 euro gutxiago irabaziko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.