Bere iritzian, preso prebentiboen gehiegi daude. "Garzonen makro operazioetan besteak beste gazteak daude preso, Segikoak kasu, manifestazio bat egiteko baimena eskatze hutsagatik". Egoera batzuk "benetan mingarriak" direla dio, eta "batik bat neurriak hartzeko botere politikoak erabiltzen dituen modu desberdinak, hau da, preso batzuen kontra esku gogorra, eta talante irekia Galindoren kasuan, adibidez". Hori, "ez da normala" Azkarragaren iritzian, hori ez da "justizia serio bat".
Egoera hori, une politikoaren eta kode penalaren errua da Azkarragaren iritzian. Batetik ez dago ondo "hemen kontenedore bat erretzeagatik 13 urteko kartzela zigorra izatea, baina Cuencan gauza bera eginez gero multa hutsa izatea zigorra, eta hori kode penalaren baitan dago", baina "Galindorentzat hirugarren gradua lortzeko prozesua irekitzerakoa bultzada politikoa dago".
Guzti hori aldedi sozialistarekin aldatu egingo den esperantza agertu du, eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok hainbestetan esan duen talantea erakutsi egin behar duela.
Horregaitik, Espainiako Gobernuko Justizia ministroari "askatasun eta eskubideak murritu dituen PPren lege aldaketetan atzera egiteko" eskatuko diola esan du. Gainera "aurrera egin behar dugu justizian" Azkarragaren hitzetan, eta "EAEn konpetentzia gehiago eskuratu".
Politika