Irudia. Areatza

AZKEN AGURRA JAVIER ATUTXARI

2013ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken agurra egin zioten atzo Javier Atutxa EBBko presidente ohiari, haren herrian, Areatzan (Bizkaia). Senitarteko eta lagunekin batera, ordezkaritza politiko zabala izan zen Atutxa gogoratzeko eginiko hileta elizkizunetan —herenegun hil zen—. Han izan ziren, besteak beste, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak. Jaurlaritzako sailburu eta EAJko zuzendaritzako kide ugari bertaratu zen, baita Bizkaiko PPko presidente Anton Danborenea eta PSEko Politika Instituzionaleko idazkari Enrique Ramos eta Confebaskeko presidente Miguel Angel Lujua ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.