Azken sexu erasoak gaitzetsi dituzte

Donostian eta Galdakaon protestak egin dituzte, herri horietan izan diren sexu erasoak salatzeko.

ESPAÑA AGRESIÓN SEXUAL
Donostiako Udalaren protesta, gaur. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2024ko otsailaren 17a
17:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azken egunetan ere zenbait sexu erasoren berri eman dute, eta horiek salatzeko protestak egiten ari dira. Gaur, esaterako, Donostiako Asanblada Feministak elkarretaratzea egin du, sei gizon atxilotu dituztelako, sexu eraso batengatik. Donostiako Udalak ere beste elkarretaratze batera deitu du, Donostiako Udala eraso sexisten aurka lelopean.

Donostian ez ezik, Galdakaon ere (Bizkaia) salatu dute bortxa matxista. Hain zuzen, asteon jakinarazi dute bi gizon atxilotu dituztela, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita. Mugimendu feministako kideek protesta egin dute gertaturikoa gaitzesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!