Politika

Azkunaren ustez, bilbotarrek "nolabaiteko axolagabetasunaz" hartu dute Espainiako bandera jarri izana

Udalaren erabakiaren kontrako manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean Bilbon.

2008ko apirilaren 7a
14:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Udalak udaletxean Espainiako bandera jarri duela-eta, Iñaki Azkuna (EAJ) alkatearen ustez bilbotarrek "nolabaiteko axolagabetasunaz" hartu dute hori, "eta esperotako sesioa baino ez da sortu".

EAEko Auzitegi Nagusiak aginduta jarri zuen Azkunak Espainiako bandera lehengo ostiralean. "Agindutakoa bete dut", esan du alkateak gaur, prentsaurrekoan. Egunero egongo da bandera hori Bilboko udaletxean.

Ikurrina eta Bilboko bandera ere ipini ditu. "Bilbokoa, adibidez, Espainiakoa baino askoz lehenagokoa da", Azkunak dioenez, "eta bilbotarrek harrotasunez daukate".

Parte Zaharrean alkatearen kontrako pintadak agertu dira, eta Azkunak hori gaitzesteko eskatu dio Arantxa Urkaregi EAE-ANVko kideari.

Lehengo larunbatean bezala, gaur arratsaldean ere manifestazioa egingo dute Bilbon, Udalak Espainiako bandera jarri duelako. Honi "inposaketa" deritzote ekimenaren antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.