Politika

Aznar Lizartzan izan da

Regina Otaola alkateak egin dio harrera. Ez da aparteko arazorik izan. Herritarrik ez da udaletxera gerturatu.

2008ko urtarrilaren 25a
16:52
Entzun
Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia eta PPko kidea Lizartzara (Gipuzkoa) joan da gaur, “bertako PPko kideek egiten duten lana bertatik bertara ezagutzeko asmoz”. Bisitaldian ez da aparteko arazorik izan.

13:00etan iritsi da Aznar herrira Maria San Gil EAEko PPko buruak eta alderdiko hainbat kidek lagunduta; Regina Otaola Lizartzako alkateak eta gainontzeko zinegotziek harrera egin diote. Ondoren, udaletxean sartu eta balkoira atera dira, eta Otaolak herria erakutsi dio handik.

Behera jaitsi direnean ez Aznarrek ezta Otaolak ere ez dute adierazpenik egin. Herritarrik ez da udaletxera gerturatu.

Joan den maiatzeko hauteskundeetan ezker abertzaleko hautagaitzak lege kanpo utzi zituen Espainiako Justiziak. Ondorioz, PPrena izan zen bozetara aurkeztu zen legezko zerrenda bakarra. Boto baliogabea izan zen nagusi Lizartzan, baina, hala ere, PPk eskuratu zuen alkatetza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.