politika

Aznarrek dio "ETArekiko negoziazio prozesuak" aurrera jarraitzen duela

Espainiako presidente ohiak ohartarazi du "ETA erakundeetara itzultzeko aukera" dagoela. PSOEren jarrera gaitzetsi du, "aukera daukan bakoitzean bidezidorra bilatzen duelako". Aznarren gobernuak ere hitz egin zuen ETArekin.

2011ko martxoaren 30a
11:27
Entzun

Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburu ohi (1996-2004) eta PPko ohorezko presidenteak azaldu du Espainiako exekutiboak eta ETAk azkeneko bake prozesuan egindako bileretako ustezko aktak agertu izanak Jaime Mayor Oreja alderdikideari "arrazoia" eman diola, "ETArekiko negoziazio prozesuak" aurrera jarraitzen duelako. Hala, ohartarazi du maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan "ETA erakundeetara itzultzeko aukera" dagoela.

"Suitzako bankuetan dauden aktengatik jakin dugu prozesua egon badela eta segitu egiten duela, espainarrok engainatu egin gaituela [PSOEren gobernuak], eta legeditik kanpo kokatuta, badela egindakoaz harro dagoenik", esan du Aznarrek bart Veo7 telebista katean.

Atzo Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro eta presidenteordeak adierazi zuen "harro" dagoela 2006ko negoziazioetan izandako jarrerarekin —Barne ministroa zen orduan—.

PSOEk politika "antiterroristan" duen jarrera gaitzetsi du Aznarrek, "aukera daukan bakoitzean bidezidorra bilatzen duelako, baina hemen frogatu da funtzionatzen dutenak legea eta zuzenbide estatua direla".

Mayor Orejak Rubalcabari "gezurraren eta fikzioaren maisua" deitu dio.

PSOErenak bezala, Aznarren gobernuak ere hitz egin zuen ETArekin: 1999an, Lizarra-Garazi garaian erakunde armatuak su-etena eman zuenean.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.