kulTURA

Azoka eta ekitaldi ugari gaur, Liburuaren Egunean

2010eko apirilaren 23a
15:58
Entzun
Gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunean, ekitaldi ugari izango da Euskal Herriko hainbat tokitan. Bilbon Berastegi kalean jarritako postuak ireki dituzte, eta %10 merkeago erosi ahal izango dira liburuak. Baita Donostian ere; Gipuzkoa plazan bildu dira liburu saltzaileak, idazleak eta irakurleak, urtero legez. Iruñean, berriz, Karlos III.a etorbidean hiriburuko hamalau liburu dendak jarri dituzte salmahaiak eta, Bilbon eta Donostian bezalatsu, %10 merkeago salduko dituzte liburuak. Gasteizen bihar eta etzi izango da parada liburuak erosteko, Plaza Barrian. Baionan Liburu Zaharren Azoka egingo dute asteburuan, elkarteen etxean.

Idazle ezagunen hitzaldiak eta bestelako ekitaldi eta agerraldiak izango dira datozen egunotan. Gasteizen Artium museoan, esaterako, zinemarako gidoi gisa egokitu izan diren liburuen erakusketa irekiko dute gaur: Hizki filmatua. Liburutik pantaila handira.

Atzo liburu elektronikoari buruzko mahaingurua izan da Arrasaten, Jorge Jimenez, Josu Landa eta Eneko Barberenarekin. Yolanda Arrietak eta Juantxo Zeberiok OFF-ON liburuaren aurkezpen musikatua egingo dute Iurretako kultur etxean gaur. Udako Euskal Unibertsitateak gaur %50 merkeago salduko ditu bere argitalpenak ==lwww.ueu.org==http://www.ueu.org webgunearen bitartez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.