egunKARIA AUZIA

'Azoka hustu, plaza bete' ekimena egin dute Durangon, 'Egunkaria'-ren 19. urtemugan

Euskarazko kazetaren aurkako epaiketa salatu dute eta auzipetuei babesa agertu diete.

2009ko abenduaren 6a
13:18
Entzun
Gaur (abenduak 6) bete dira 19 urte Euskaldunon Egunkaria sortu zutela, abenduaren 15ean hasiko da euskarazko kazetaren itxierari buruzko epaiketa, eta gaur bertan Durangon (Bizkaia), liburu eta disko azokan Azoka hustu, plaza bete ekimen garrantzitsua egin dute, auzia salatzeko eta auzipetuei babesa emateko. Hainbat eta hainbat lagun bildu dira.

12:00etatik 12:15ak arte elkarretaratzea egin dute, Durangoko Azoka ondoko plazan. Egunkariaren Alde Kultur Elkarteak egin du deia, eta bat egin dute Gerediaga elkarteak -azokaren antolatzaileak-, Euskal Editoreen elkarteak, Euskal Idazleen elkarteak eta Galtzagorri elkarteak.

Irailaren bukaeratik astero izan dira epaiketaren aurkako antzeko bilkurak hainbat tokitan, Egunkaria libre! lelopean. Hain zuzen, haietako bat idazleek eta argitaletxeek deituta egin zuten, eta beste bat musikariek deituta.

Hurrengo ostiralean, Kontseiluak deituta, euskal hiriburuetan bilkurak izango dira.

Bost auzipetu itxierari buruzko auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalean izango da epaiketa, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen.

Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.

Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.