Azpeitiko Erdikalean ibili zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Abuztuaren 7tik 9ra bitartean kale horretan ibilitakoek egin beharko dute testa.

Osasun langileak PCR probak egiten Donostian, aurreko astean. GORKA RUBIO/FOKU
2020ko abuztuaren 14a
15:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Azpeitian (Gipuzkoa) hamahiru positibo atzeman dituzte azken orduetan, eta Osasun Sailak PCR proba egitera joateko eskatu die abuztuaren 7tik 9ra kale horretan ibili zirenei. Arratsaldean hasiko dira probak egiten, herriko osasun etxearen ondoan jarritako karpan. Ordua hartzeko, osasun etxera edo osasun aholkularitzara deitu behar da.

Kutsatzeak direla eta, Azpeitiko Udalak itxi egin ditu, kale horretako tabernez gain, eguneko zentroa, kiroldegia eta igerilekua. Nagore Alkorta alkateak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.