Auzitegiak

Babesa egertu diete Errazkini eta Intxaurrandietari

Azpeitian egin duten ekitaldian izan dira, besteak beste, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte eta Miren Larrion. 

jarraia150880.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko apirilaren 15a
12:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Kontuen Auzitegian deklaratu dute asteon Ainhoa Intxaurrandietak eta Iñaki Errazkinek; "botere desbideraketa" egotzita, 46 milioi euro arteko zigorra jaso dezakete, bizi guztiko kondena ekonomikoa. Horiek hala, bi auzipetuei elkartasuna helarazteko ekitaldia egin dute Azpeitian. Txaloka hartu dituzte biak herriko plazan. 

Dozenaka lagun elkartu dira plazan. Auzipetuez gain, han ziren EH Bilduko Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Miren Larrion eta Marian Beitialarrangoitia. Azken horrek salatu du Intxaurrandieta eta Errazkin ez dituztela epaitu erabaki oker bat hartzeagatik: "Denborak erakutsi du zuzen jokatu zutela, zuzen jokatu genuela, errauste planta gaindimentsionatua zegoela. Horregatik ari dira gaur egun txikiago bat eraikitzen, ez beste ezergatik".

Iriartek nabarmendu du badela garaia "akordio zabalak" eraikitzeko: "Orain geratzea atzera egitea da. Dagoenari eustea ez da aukera bat. Herri honetan eta bere geroan sinesten duten guztiei bide hau elkarrekin egiteko deia egiten diegu".

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.