Babesgabeko 50 adingabe harreran izateko, 34 sendi behar dituzte Gipuzkoan

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du 34 familia behar dituela babesik ez duten 50 adingabe etxean hartzeko. Egungo krisi ekonomikoaren ondorioz, harrera familien kopurua jaitsi egin da. «Krisia eragin negatiboa izaten ari da», onartu du Ander Rodriguezek, Gizarte Gaietarako diputatuak. «Dena den, gipuzkoarrei dei egiten diegu elkartasun jarrera bat izatera». Foru aldundiak eskatzen dituen 34 harrera familietako zortzik bi anai-arreba hartu beharko lituzkete etxean; beste lauk, etxe bakoitzean hiru haur; eta beste 22 sendik, haur bana. 16 urte baino gutxiago dituzte ume guztiek. Adinez nagusi izan arren, egun 48 nerabe daude beren borondatez harrera familietan.

Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteko presidente Izaskun Ugartek aitortu du ez dela erraza ume bat harreran edukitzea, familien aldetik «esfortzu handia» eskatzen duela, baina «pozgarria» ere badela halako esperientzia bat. «Adingabe horiei bizitza duin bat izateko aukera eman diezula ikusten duzu», adierazi du Ugartek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.