Gertakaria

Bahitu zutela itxuratzea egotzita atxilotu dute gizonezko bat Gasteizen

2008ko urtarrilaren 8a
10:43
Entzun
32 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bahitu zutela itxuratzea, eta, ondorioz,salaketa faltsua egitea egotzita.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 32 urteko JM.S.M. joan den ostiralean Gasteizko ertzain etxera joan zen, eta bezperan bahitu egin zutela salatu zuen. Ertzainei agertu zienez, auto batean zihoazen zenbait lagunek ibilgailura sarrarazi zuten ostegun arratsaldean, pistolarekin mehatxu eginez, Tomas Zumarraga eta Domingo Beltran kaleek bat egiten duten lekuan.

Ondoren, burua estali eta gela batera eraman zutela agertu zien ertzainei. Han dirua eskatu zitoela, eta berarekin zeramatzan 880 euro ostu zizkiotela. Era berean, laban batekin zauritu zutela agertu zuen. Biharamonean, berriz, arratsaldean, aske utzi zutela. Libre utzi eta segituan Txagorritxuko erietxera joan zela adierazi zien ertzainei, labanarekin egindako zauriak zituelako.

Salaketa jasota, ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak, eta hainbat aurkikuntza egin eta gero, bahiketa bera eta salaketa zalantzan jarri zituzten. Ertzainek bere kontrako susmoak zituztela ohartzean, bahiketa asmatu egin zuela aitortu zuen JM.S.E.k igandean, hain zuzen ere, urtarrilaren 3a et 4a etxetik kanpora, alkohola edaten eta makina txanpojaleetan jokatzen eman zituela etxekoei ezkutatzeko. Makinetan dirutza handia xahutu zuela agertu zien ertzainei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.