Errepideak

Baimendutako akohol tasa sei aldiz gainditzeagatik atxilotu dute kamioi gidari bat

2008ko urtarrilaren 19a
13:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Trafiko segurtasunaren kontrako delitu baten egile delakoan, kamioi gidari bat atxilotu du Ertzaintzak Arrankudiagan (Bizkaia); baimendutako alkohol tasa baino sei aldiz handiagoa eman duela zehaztu du Ertzaintzak.

Iturri horien arabera, atzo arratsaldeko hiru eta erdiak aldera matxuratutako kamioi bat ikusi zuten AP-68 errepidean Arrankudiaga parean. Hurbildu zirenean, gidaria bolantearen gainean etzanda zegoela ikusi zuten, eta ez zela beren galderei erantzuteko gai. Hasieran, ondoezik zegoela pentsatu zuten, eta abunlantzia bati hotsegin. Gero, ordea, mozkortuta zegoela konturatu ziren, eta alkoholemia froga egin. 0,94ko tasa eman zuen, kamiolariei baimentzen zaien 0,15ekoa baino sei aldiz handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.