gizartea

Baimenik gabe adingabeko haur baten argazkia argitaratzeagatik, bi mila euroko isuna

Oñatiko EAJk Gipuzkoako Foru Aldundiko egungo bozeramaile Larraitz Ugarteren umearen irudia atera zuen iazko maiatzeko hauteskundeetan.

2012ko urtarrilaren 11
18:22
Entzun

Oñatiko EAJk bi mila euro eman beharko dizkio Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileari, honen baimenik gabe bere adingabeko alabaren argazki bat argitaratzeagatik —sei urte ditu orain umeak—. Iazko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetako aldizkari batean atera zuen EAJk irudia. Haurra beste adingabeko batzuekin ageri zen, Oñatin futbolinean jokatzen, eta Ugartek eta bere senarrak parte sartu zuten.

EAJk dio bere asmoa herriak ludoteka bat behar zuela transmititzea zela, eta azaldu du argazki hura Oñatiko beste aldizkari batek aurretik argitaratu izan zuela. Epaiak dio kasu honetan informazio hori ez zela "neutrala", bozei buruzkoa zelako.

Sendiak hiru mila euroko kalteordaina eskatzen zuen. Alderdi jeltzaleak Gipuzkoako Auzitegian helegitea sartzeko aukera du.

Aipatutako bozen ondoren da Aldundiko bozeramailea Ugarte Bilduko kidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.