Bortxaketa saiakerak, sexu erasoak eta bortizkeria egotzita, Baionako espetxean sartu dute hiriburuko bertako 28 urteko mutil bat, Euskadi Irratiak esan duenez. Epailearen arabera, 20 urteko neska baten aurka egin zituen aipatutako delituak, ostegun gauean.
Baionan izan zen ustezko erasoa, Espainia karrikan, gizonezkoaren etxean. Emakumezkoak uko egin zion sexu harremanak izateari, epaileak esan duenez, baina mutilak behartu egin zuen. Honen lagun bat etxera sartu zenean neskak ihes egitea lortu zuen, baina 28 urteko mutil hark harrapatu egin zuen eta berriro egin zion eraso.
Ustezko erasotzaileak ukatu egin duen arren halakorik egin zuela, kartzelan sartu dute behin-behinean.
emakumeen aurkako indarkeria
Baionako 28 urteko mutil bat kartzelan sartu dute, neska bat bortxatzen saiatzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu