homofobia

Baionako elizbarrutiak bertan behera utzi ditu "homosexualak laguntzeko" bilkurak

Les Bascos LGBT elkarteak poza agertu du erabakiaren berri izan ondoren, baina "adi egoteko" geldegin du.

Les Bascosen gaur goizeko agerraldia. AURORE LUCAS
Eneko Etxegarai Urain.
2018ko martxoaren 5a
15:44
Entzun 00:00:0000:00:00

"Tendentzia homosexualak dituzten pertsonak laguntzeko" bilkurak antolatu zituen Baionako, Leskarre (Biarnoa) eta Oloroe-Donamariako (Biarno) Elizbarrutiak eta aste honetan ziren egitekoak. Asteazkenean Baionan eta ostegunean Pauen (Biarnoa) ziren aurrikusiak. Bilkurek, ordea, hainbat elkarteren salaketa eragin dute, eta elizbarrutiak azkenik bertan behera utzi ditu. Les Bascos LGBT elkartea berriaz poztu da, eta "zentzuzko erabakia" izan dela azpimarratu du goiz huntan eskeini duen prentsaurrekoan. Hala eta guztiz ere "adi egoteko" deia zabaldu du.

Beñat Gachin Les Bascos elkarteko kideak bilkurak "probokatzailetzat" jo ditu, "anakronikoak", eta salatu du "orain biktima posizioan" jartzen dela eilizbarrutia, bilkurak bertan behera utzi ondoren. Azpimarratu du ez dela "eliz guzia" halakoa, eta elizako elkarte "progresisten" sustengua ere jaso dutela. Bertan behera uzteko erabakia, elkarteen, herritarren, eta orohar gizartearen "presioz" etorri dela baloratzen du, eta "guztiei" dei egin die: "Integristek karrikan antolatzen dituzten otoitzen kontra mobilizatzeko, emakumeen eskubiderako mezu toxiko zabaltzen dute, besteak beste abortuaren kontra". Informazioa oraindik "baieztatu" behar badute ere, dirudienez martxoaren 24ean Frantziako estatuan karrikako otoitzak antolatzera deitu dutela jakiterat eman du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.