Aurore Martin eta Jean Luc del Campo absolbitu egin ditu Baionako Auzitegiko epaileak, euren kontra Frantziako Poliziak hasitako auziaren epea bukatu dela argudiatuta. 2007ko azaroan atxilotu zituzten Martin eta Del Campo, Baigorrin pintaketak egitea egotzita. Biek DNA frogak egiteari uko egin zioten eta 2008ko epaiketan horregatik milana euroko isuna jaso zuten. Aurtengo maiatzean berriro atzeman zituzten eta atzera DNA emateari uko egiteagatik epaitu egin zituzten uztailean. Fiskalak milana euroko isuna eskatu zuen DNA ematea ez onartzeagatik; Anne Marie Mendiburu defentsa abokatuak, aldiz, absoluzioa.
Baionako epaileak ebatzi du prozedura akatsa egon dela eta auzia preskribitua dagoela. Hark dioenez, legezko epea urtebetekoa da eta denbora gehiago pasatu da.
2007an Joan Bidart espetxeratu berri zuten, hau bere buruaz berte egiten saiatu zen, eta haren egoera salatzen zuten Baigorriko pintaketek. Martinek epaiketan aitortu zuen eurek egin zituztela margoketak.
politika
Baionako epaileak absolbitu egin ditu Aurore Martin eta Jean Luc del Campo
Pintaketa batzuengatik atxilotu ondoren DNA emateari uko egiteagatik epaitu zituzten, baina epaileak dio kasua preskribitua dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu