Baionako Largente ikastetxea hustu dute bonba mehatxu batengatik

Bi oren eta erdiz ebakuatu dituzte ikasleak. Arratsalde hasieran egoera normaltasunera itzuli da.

Baionako Largente ikastetxea, artxiboko argazki batean. BERRIA
Baionako Largente ikastetxea, artxiboko argazki batean. BERRIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko abenduaren 19a
13:27
Entzun 00:00:00 00:00:00

Baionako Largente ikastetxean bonba mehatxua izan dute ostiral eguerdi honetan, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Ikasleak ebakuatu dituzte, baina bi ordu eta erdiz eraikinak arakatu ondotik, arrisku oro baztertu, eta normaltasunera itzuli da egoera. 

Zabaldutako informazioaren bidez, mezu bidez jaso dute bonba mehatxuaren berri. Polizia eta jendarme andana joan da bertara, mehatxua egiazkoa ote zen argitzera. Anartean, ikastetxea hustu dute, eta Marracq kolegio publikora eraman dituzte ikasleak, Largente ikastetxetik hurbil. 

Sare pribatu katolikoko, eskola, kolegioa eta lizeoa biltzen ditu Largente ikastetxeak. 1.200 ikasle dira orotara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.