Baionan gizon bati tiro egin eta zauritu egin dute
BAIONA. Goizeko hamaikak aldera gizon bat tiroz zauritu zuten atzo Baionan, katedralaren ondoan dagoen Castets karrikan. Auzokideen arteko gatazka izan zen, eta ehizarako eskopeta bat baliatu zuten. Jende ugari zebilen inguruan, tenore horretan merkatua baitzen Baionan. Sorospen zerbitzuek erietxera eraman zuten gizona.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu