Bakartuta dauzkate Harriet Iragi eta Patxi Markes presoak

Etxerat-ek salatu du Albocasserko funtzionarioek Aitor Fresnedori eraso diotela

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Harriet Iragi eta Patxi Markes euskal presoak bakartuta dauzkate Albocasserko espetxean (Herrialde Katalanak). Harriet Iragi otsailean lekualdatu zuten Albocasserko espetxera, eta Etxerat-ek azaldu du ordutik bakarturik dagoela. Euskal presoen senide eta lagunen elkartearen arabera, hasiera batean, Aitor Fresnedo presoa eraman zuten Iragirekin bakartze ziegara, baina espetxeko funtzionarioekin izandako istilu baten ondorioz banandu egin zituzten. Etxerat-ek dioenez, hango euskal presoek espetxeko zuzendaritzarekin adostua dute han ez dela euskal presorik bakarturik egongo. Komunikabideetara igorritako oharrean, Etxerat-ek salatu du presoen bakartzeak euskal presoei ezartzen zaizkien «salbuespeneko beste neurri bat» dela «eta «behin betiko neurri gisa» ezartzen dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.