Jaurlaritzak proposatutako Bake Hezkuntzarako Planak aurrera egingo du. Hala ziurtatu du Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak bere blogean, eta egitasmoa onartu eta aplikatzea "printzipio kontua" dela nabarmendu du.
Lopezek agertu du aurreko Jaurlaritzak landutako planaren atalak jasotzen direla oraingoan, baina onartu du ETAren indarkeriaren salaketari eta haren biktimen babesari aurrekoan baino indar gehiago ematen zaiola, hain justu, ETArena iruditzen zaielako egun indarrean dagoen "terrorismo" bakarra. "Aurreko planak bazituen gauza onak giza eskubideen arloan, baina, beharbada, ez zuen behar besteko argitasunez heltzen Euskadin dugun eta agiri honen zein aurrekoaren arrazoi izan den indarkeria arazo bereizgarriari: terrorismo totalitarioaren iraupena eta herritarren zati batek haren ekintzak justifikatzen jarraitzea".
Planaren kontra aritu direnei "demagogia" egitea egotzi die, eta EAJren jarrerarekin bereziki minduta dagoela adierazi du.
Politika