KONPONBIDEARI BEGIRA

Bake prozesua aztertuko du Harremanetarako Nazioarteko Taldeak

Brian Currin abokatuak 'Aiete. 3 urte ondoren' hitzaldia emango du Donostian. Horrekin batera, Bake Bideak eta Lokarrik —bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren sustatzaileek— ekainean egindako jardunaldiaren ondorioak ezagutzera emango dituzte.

Brian Currin ekainean, Bilbon, bake prozesua indartzeko Foro Sozialean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
jon olano
2014ko urriaren 23a
19:10
Entzun

Aieteko Konferentziatik hiru urte igaro dira, eta, urtemuga hori baliatuta, bake prozesuaren gaineko analisia egingo dute gaur Donostiako Aquariumean, 19:00etan. Hizlarien artean izango da Brian Currin Harremanetarako Nazioarteko Taldearen ordezkaria. Taldeko beste ordezkari batzuk ere izango dira hitzaldian. Azkeneko aldiz aurtengo otsailaren amaieran etorri zen Baionako Bake Forora.

Horrekin batera, Bake Bideak eta Lokarrik —bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren sustatzaileek— ekainean egindako jardunaldiaren ondorioak ezagutzera emango dituzte. Jardunaldi haietan, besteak beste, negoziazio prozesua desmitifikatu, eta gizartearen parte hartzea azpimarratu zuen Kristian Herbolzheimer bake kulturan eta gatazketan adituak (bideoa: azken hiru urteetako une esanguratsuenak, iruditan).

[Berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2217/[/Berriatb]

Lokarriren ekimenez egingo dute prozesuaren azterketa. Erakunde hori izan da baketze prozesuan zehar eragin duenetako bat, eta urriaren 9an iragarri zuen desegin egingo dela martxoan, bere zeregina amaitutzat jota.

Ipar Irlandako adituak Euskal Herrian

Asteartean, baketzearen alorrean elkarlanerako aukerak aztertu zituzten Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Irlandako adituek. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak harrera egin zion aditu talde bati, eta EBko Peace programaren bidez, bake egitasmoak definitzeko eta finantzatzeko aukera izan zuten aztergai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.