Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko Suitzako parlamentari taldearentzat «oso positiboa» da Euskal Herriko egoera politikoan eman den garapena, eta Espainiako Gobernuari dagokio aukera «baliatu» eta bake prozesuaren aldeko «konpromisoa» hartzea.Atzo kaleratutako prentsa ohar batean ziotenez, horretarako giltzarri izan da ETAkindarrean jarritako su-etena. Sortualderdiaren jaiotza ere positibotzat jo du,politika «bide demokratikoetatik soilik» eta «edonolako indarkeriarik gabe» gauzatu nahi duelako. Sortu ez legeztatzea bake prozesuaren «kalterako» izango litzatekeela eta baketsuki elkartzeko eskubidea urratuko lukeela ere esan dute.
Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordean, bestalde, Espainiako Alderdi Politikoen Legea ezbaian jarri zuen atzo Legelarien Amerikar Elkarteko ordezkari Vanessa Ramosek. Ramosek azaldu zuenez euskal gatazka amaitzeko ekimenak bultzatu behar dira. Parte-hartze politikoa mugatzeko estatuek har lezaketen neurriak erabat ezohikoak behar dutela izan ere defendatu zuen jurista amerikarrak eta ildo horretan Espainiako Alderdien Legea aldatu beharra dagoela esan zuen. Espainiako Gobernuari ere eskatu zion Euskal Herrian ireki den egoera berriari begirako erabakiak «legalitate juridikoaren irizpideei jarraituz» har ditzala.
Bake prozesuko azken urratsen alde agertu dira Suitzako parlamentariak
Alderdien Legearen aurka mintzatu dira Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu