"Herritarrek legebiltzar bat bozkatzen badute, eta haiek, boomerang bat balitz bezala legebiltzar gatazka batekin erantzuten badute, hori legebiltzarraren kontrakoa da", esan du. Horregatik uste du, bake prozesurako baldintzak baldin badaude neurrien artean Eusko Legebiltzarraren egonkortasuna adostu beharko luketela.
Oraindik orain,bake prozesu hori abiatzeko baldintzak ez daudela uste du, baina Espainiako Gobernuaren eta ETAren artean kontaktuak egiten hasi direla iritzi dio. Hala ere, "atzera egin dutela" uste du. Horretarako norberak baditu bere arrazoiak Monteroren iritzian: PSOEk ez zuen PPk hain gogor kontra egingo zionik espero, eta, Monteroren iritzian, eman diren pausoak "herabeak" dira ETAren ustez.
Bake prozesua