Euskal Herriko zenbait sektoretan bakea lortzeko aukeraren inguruko itxaropena sumatzen du Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohiak, eta berak ere esperantza hori baduela aitortu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Nolanahi ere, "egiazko bakea" lortzekotan, premiazkoa ikusten du plantemendu politikoen inguruko "egia absolutuko jarrerak" baztertzea.
"Daukagun arazoari irtenbideak bilatu nahi badizkiogu ezinbestekoa da plantemendu politikoen inguruan egia absolutua dutela uste duten pertsonen jarrerak aldatzea", azpimarratu du Setienek. "Esaten denean egiaren alde dena egin behar dela, gure jarrerak aldatzea izan ezik, orduan begirazazue: batek eta besteak jarrera diferenteak badituzte, jarrera horretatik, bake hori ez dakit noiz iritsiko den. Izan ere, batzuen edo besteen suntsitzea ez da nahikoa izango askatasunean, justizian eta egian oinarritzen den egiazko bakea eta elkarbizitza lortzeko", azaldu du.
Euskal Herriko gatazka