politika

"Bakea sustatzeko" eta "terrorismoaren biktimen memoria indartzeko" plana onartu du Gipuzkoako Aldundiak

Plan horren xedea "terrorismoaren biktimak babesteko eta elkartasuna adierazteko esparru egonkor, jarrai eta koordinatua" eratzea da, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu duenez.

2009ko abenduaren 9a
18:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak "bakea sustatzeko" eta "terrorismoaren biktimen memoria indartzeko" plana onartu du. "Terrorismoaren biktimak babesteko eta elkartasuna adierazteko esparru egonkor, jarrai eta koordinatua" eratzea du xede. Hala azaldu du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak aurkezpenean.

Olanok adierazi du ekimen horrekin aldundiak "terrorismoaren biktimekiko babesa esplizitu egin" nahi duela, baita "gizartea sentsibilizatu" ere. Horretarako, "indarkeriari buruzko ikerketak egiteko" laguntzak eskainiko dituzte, esaterako. Plan horrek ere, "terrorismoa goratzen duten manifestazio eta ekintza guztiak ekiditea" biltzen du.

Gainera, Gipuzkoan, urtean behin, "terrorismoaren biktimen ezagutza bultzatzeko ekimena" ospatuko dutela jakinarazi du Olanok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.