Urkulluk dionez, normalizazio eta bakegintzari dagokionean "hitzetatik ekintzetara" pasatzeko garaia iritsi da. Horregatik, EAJ gainerako alderdiekin bilera erronda bat egitekotan da. Hain zuzen ere, EAJren EBBko presidente Josu Jon Imazek berak egingo ditu bilera horiek, gaur Urkulluk azaldu duenez.
Alderdi bakoitzak bakegintzaren eta normalizazio politikoaren inguruan duen iritzia zehaztu beharko luke Urkulluren iritzian, "EAJk egin duen bezala".
EAJk argitaratu duen 'Elkarbizitzarako bake bideak' dokumentuaren aurreak PSE-EEk eta Batasunak plazaratutako iritzia baloratu egiten dutela azaldu du, "batik bat, Batasunak adostasunak aurkitu izana".
Politika