Bakegintza "alderdien borrokatik kanpo" uzteko eskatu du Idoia Mendiak

2013ko ekainaren 11
15:09
Entzun 00:00:0000:00:00

PSE-EEko bozeramaile Idoia Mendia Radio Euskadin elkarrizketatu dute, eta bertan eskatu du bakegintza "alderdien borrokatik kanpo" uzteko. Gaur aurkeztu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Bake eta Bizikidetzarako Plana, eta horren harira jardun du Mendiak.

Azaldu du PSE-EEk "lankidetzan aritzeko eta akordioak egiteko borondatea" duela bakegintzaren alorrean. Eusko Legebiltzarreko Bake eta Elkarbizitzarako Batzordeaz, Mendiak aitortu du egoera batzuk ez direla "izan beharko luketenak", PPk parte hartzen ez duela eta. EH Bilduz, berriz, esan du koalizioa ez dela ari "aurreko legealdiko adostasunaren oinarriaren gainean" lanean.

Mendiak koalizioari ohartarazi dio "zoru etikoa beharrezkoa eta ukaezina" dela legebiltzarreko batzordean jarduteko.

"Asko hobetu" daiteke plana, PPren ustez

Plana "asko hobetu" daitekeela esan du PPko EAEko idazkari nagusi Iñaki Oiarzabalek, eta gaineratu du "zuzentzeko gauza asko" dituela. Haren esanetan, PP prest dago elkarbizitzaren alde "arriskatzeko", baina beharrezkotzat jo du Jaurlaritzak "ETAri legitimazioa kentzeko" lan egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.