Zehatz-mehatz, bapore linea nagusiko isolamendu balbuletako bat da egoki ez dabilena CNSk atzo jakinarazi zuenez. Hain zuzen ere, astelehenean zentralaren potentzia murriztu zuten hango arduradunek zenbait mantenimendu proba egiteko. Ikuskatze horiek egiten ari zirela, balbuletako batek posizioa gaizki adierazten zuela ohartu ziren.
Balbula hori nitrogenoa biltzen duen putzu lehorrean dago kokatuta, eta, ondorioz, balbularaino iritsi, aztertu eta konpontzeko erreaktoreak gelditu arte itxaron behar da.
Bitartean, itxiera posizioan ezarriko dute balbula hori, eta segurtasun elementu multzo bateko zati denez, erreaktorearen geraldia behartuko du. Hain justu, posizio adierazlearen funtzioa hori da: itxi ezkero erreaktorea geraraztea presioa gehiegi haz dadin eragozteko.
Nolanahi ere,sistema horren bidez erreaktorea geratzea lortzen ez bada, erreaktorearen babes sistemara gerarazteko seinalea bidaliko dutela jakinarazi du CSNk.
Garoñako zentral nuklearra oso zaharra da eta, gainera, Arabatik oso hurbil dago. Horregatik, Euskal Herriko mugimendu ekologistak behin betiko ixteko eskatzen du.
Nuklearrak