Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia) arrantzan ari zela itsasora erorita Balmasedako 40 urteko gizonezko bat hil da gaur. Larrialdi zerbitzuetakoek ezbeharraren abisua jaso -txalupa baten zegoen lagun batek deitu die- eta 10:15ean ekin diete bilatze lanei; 13:10etan aurkitu dute gorpua.
Ustez, gizonezkoari motxila bat erori zaio uretara eta hori berreskuratu nahian zebilela bera jausi da itsasora.
giZARTEA