POLITIKA

Balzak "oztopo eta interferentzia gabeko" lana eskaini dio Espainiako Barne Ministroari

Espainiako barne ministro Antonio Alonso eta EAEko barne sailburu Javier Balza gaur goizean batzartu dira Espainiako Barne Ministeritzak Madrilen duen egoitzan. Bertan sailburuak instistuzioen arteko elkarrizketa nahia " ahalik eta gehien" probesteko bere intentzoa helarazi dio Alonsori. Hala beraien langai amankomunetan "oztopo eta interferentziarik" gabeko lana garatu ahal izateko.

2004ko maiatzaren 11
12:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Barne departamenduak jakinarazi duenez beraien elkarrizketan Balza eta Alonsok gai hauek jorratu dittuzte: Hiri segurtasuna, terrorismoaren aurkako borroka, terrorismoaren biktimen defentsa eta genero indarkeria.

Elkarrizketaren ostean Balzak adierazi zuenez, "elkar konfiantza giroa sustatu ezkero", ez legoke inolako arazorik "Ertzaintzaren lan plantillaren handitzea eta Shengeneko akordioan Ertzaintza sartzearen bezalako aferak konpontzeko". Akordio hau lortuko balitz Ertzaintzak Europako polizien datu baseetan sartzeko eskubidea lortuko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.