Banca Civicaren auzian «aurrekontu faltagatik» akusazioa erretiratu du UPDk
MADRIL. UPDk amore eman du. 2012ko abenduan aurkeztu zuen salaketa Banca Civica taldearen kontuak faltsutu zirela arrazoituta. Miguel Zarranz UPDko Nafarroako koordinatzailearen hitzetan, iritzia ez dute aldatu, baina akusazioa erretiratzea erabaki du, «aurrekontu faltagatik». «Bazkide gehiago bagenitu eta erakundeetan presentzia handiagoa, baliabide gehiago genituzke», kexatu da Zarranz.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu