Barajasko hegazkin istripua «giza hutsegite bati» egotzi dio Spanairrek
Madrilen (Espainia) 2008ko abuztuan gertatutako hegazkin istripua «giza hutsegite batek» eragin zuela uste dute adituek. Spanair konpainiaren txostenak dio pilotuek arreta galdu zutelako gertatu zela ezbeharra. El Periódico egunkari katalanak atzo ezagutarazi zuen txostenaren edukia. «Identifikatu gabeko hirugarren pertsona bat» omen zegoen kabinan, eta pilotuak ez ziren ohartu ez zituztela hegaletako aleroiak zabaldu. Adituek auzipetuta dauden Spanairreko bi teknikariak errugabetzen dituzte, «prozedurari jarraituz» jardun baitzuten. Bertsio hori ez dator bat JK5022 Hegaldiko Kaltetuen Elkarteak aurkeztutako txostenarekin. Hegazkinak errelean zuen akatsa«erabakigarria» izan zela uste dute kaltetuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu