Uretako moto batetik erori zen Barakaldoko (Bizkaia) 24 urteko emakume baten bila ari dira Benalmadenan (Espainia). Atzo gauetik haren bila dabiltza Itsasoko erreskate taldea, Guardia Zibila eta Gurutze Gorria. Mijas, Malaga eta Rincon de la Victoria arteko kostaldea arakatzen ari dira, Espainiako hegoaldean.
Gaztea beste mutil batekin zihoan uretako motoan, erorikoa eduki zutenean. Mutila kostaldetik lau kilometrora erreskatatu zuen zama ontzi batek 02:30ak inguruan, bizirik. Erreskatatuak azaldu du gaueko hamarrak aldera motoaren kontrola galdu eta biak erori egin zirela. Hasiera batean elkarren ondoan egotea lortu zuten arren, azkenean neska desagertu egin zela adierazi du.
Emakumea lagun batzuekin atera zen belaontzian Benalmadenatik eta horiek izan ziren larrialdi zerbitzuetara deitu zutenak, uretako motoan atera ziren biak itzultzen ez zirela ohartzean.
Berri agentziek zabaldutako informazioaren arabera, Barakaldoko emakumeak Benalmadenako taberna batean egiten du lan.
gizartea
Barakaldoko emakume bat uretako mototik erori eta desagertuta dago Benalmadenan
Atzo gauetik dabiltza 24 urteko neskaren bila, Espainiako hegoaldean, itsasoan. Harekin zihoan mutila bart erreskatatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu