Andorran gaur 10:45ean agertu den gorpua Igor Mate Garcia Barakaldoko (Bizkaia) bizilagunarena dela dio hango Poliziak. Envalira tuneletik metro gutxira topatu dute, Arieja zubiaren ondoan, Frantziako mugatik gertu. Poliziak azaldu duenez, gorpuak kolpeak dauzka, eta heriotza ikertzen hasi da. Hildakoaren senideak atzotik daude Andorran.
Igande goizetik zebiltzan Materen bila. Larunbat goizean ikusi zuten han azkeneko aldiz, Pas de la Casa herriko dantzaleku batean, Els Vaquers plazan.
Gabonetako jai egunak pasatzera joan zen Andorrara, lagun batzuekin, eta Pas de la Casako apartamendu batean hartu zuten ostatu. Urte zahar egunera arte ziren geratzekoak.
30 urte dauzka Matek, eta igandetik haren argazkiak jarriak zituen Poliziak kaleetan-eta.
gizartea