Barakaldoko ostatu bat itxi dute, gazte bati labana sartu diotelako

2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
IRUÑEA. Barakaldoko Udalak (Bizkaia) herriko ostatu bat ixteko agindu du, aurreko larunbatean han mutil bati labanaz eraso ziotela argudiatuta. Larri zauritu zuten gaztea, eta horren kontra «zero tolerantziaren politika» ezarri nahi dutela eta, taberna sei hilabetez ixtea erabaki dutela jakinarazi dute udal ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA