Espainiako Eguberritako Loteria

Barakaldon 30 milioi euro utzi ditu Espainiako Eguberritako Loteriak

76.446 zenbakiari egokitu zaion laugarren saria da Espainiako Eguberrietako Loteriak Euskal Herrian utzi duen saririk handiena. Zenbaki horren ia txartel guztiak Barakaldoko (Bizkaia) Elkano kaleko loteria administrazioak saldu ditu, eta, ondorioz, 30 milioi eurotik gora banatu ditu herrian. Horrez gain, bosgarren sarietako hiruk dira utzi dute Bizkaian eta Gipuzkoan.

2005eko abenduaren 22a
17:01
Entzun
25.944 zenbakiari egokitu zaio bosgarren sarietako bat, eta Bilbon, Bermeon, Zamudion eta Etxebarrin saldu dira zenbaki horren txartel batzuk. Beste bosgarren sari bat 68.395 zenbakiari egokitu zaio, eta Donostiako Alde Zaharrean eta Markinan (Bizkaia) saldu dituzte txartel batzuk.

Besteak beste, 25.944 zenbakiaren txartelakBilboko Agirre Lehendakari etorbideko 19. Loteria Administrazioan eta Maximo Agirre kaleko 30.ean, eta Bermeoko 2. Administrazioan, Josu Astorkizarenean saldu dira.

68.395 zenbakiaren txartel batzuk, berriz, Donostiako Alde Zaharreko Narrika kaleko saltegian banatu dira, eta beste batzuk Markinan.

12.741 zenbakia izan da bosgarren saria jaso duen beste bat, eta Leioan eta Basaurik utzi du saria.

Sari handiak Euskal Herritik kanpo

Nolanahi ere, benetako sari handiak Euskal Herritik kanpo egokitu dira. Eguberrietako Sari nagusia, 20.085 zenbakia, Vicen (Bartzelona, Herrialde Katalanak) saldu da osorik. Bigarrena, 28.150 zenbakiari egokitutakoa, Valentzian (Herrialde Katalanak) saldu dute, eta hirugarrena,07.494 zenbakia, Mataron (Bartzelona, Herrialde Katalanak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.