Emakumeen kontrako indarkeria

Barakaldon gizonezko bat atxilotu dute bikotekide ohiari heriotz mehatxua egin eta urruntze agindua urratzeagatik

Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Barakaldon (Bizkaia), ustez bere neskalagun ohiari heriotza mehatxua egiteagatik. Gainera, urruntze agindua urratu zuen. Epaiketa batera aurkeztu behar zuten biek, baina gizona ez zen agertu.

2006ko abuztuaren 22a
19:29
Entzun 00:00:00 00:00:00
Atzo goizean, hamaikak aldera, I.L.L 38 urteko gizonezkoa epaitegiaren kanpoaldean emakumeari itxaroten zegoen; hura iristean hiltzeko mehatxua egin zion, eta aldi berean, urruntze agindua urratu zuen. Emakumeak gertaera salatu etaErtzaintzak I.L.L. atxilotu zuen genero delitu bat egotzita.

Gizonezkoa aurretik bi alditan atxilotua izan da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA