Sozialista Abertzaleak aurkeztu zuen Giza Eskubideen batzordean Barandallaren aske uzteko eskatzen zuen ez legezko proposamena, baina azkenean hirukoak proposaturiko emendakina onartu da. Batzordean ez zuten PP eta PSOEko legebiltzarkideek parte hartu, Iñigo Urkullu (EAJ) batzordeko presidenteak ez baitzituen Sozialista Abertzaleak taldeko kideak kaleratu.
Gaur eguerdian onartu den txostenak Bautista Barandalla "berehala askatzea" exijitzen du, gaixotasun sendaezinak dituzten presoei aplikatu beharreko 92. artikuluaren arabera. Barandalla Zaragozako espetxean dago preso eta "kolitis ulzerosa" gaitza dauka.Horrez gain, eskaera hori betetzen ez duten bitartean, Barandalla Iruñeko espetxera eramateko eskaria egiten dute, bere ingurutik gertu egoteko eta bertako ospitalean ari baitira bere gaixotasunaren jarraipena egiten.
Presoak