'CAN auzia'

Barcinarentzat Nafarroak "krisi judiziala" bizi du

Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidentearentzat arazoa ez dira Nafarroako Kutxako ustelkeria kasuak edota dietak. Arazoa judiziala da, "ezker abertzalekoek eta UPDkoek, foruetan sinesten ez dutenek, auzitegietara eraman gaituztelako".

berria.info
2013ko ekainaren 8a
22:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Yolanda Barcinak ez zuen autokritikarik egin atzo, UPNren gazteriaren 11. kongresuko amaiera ekitaldian. Kontrakoa. UPNko gazteei eskatu zien defenda ditzatela "lurralde hau, gure printzipioak eta UPNren eta Nafarroaren zintzotasuna". Barcinak onartu zuen beharrezkoa dela politika aldatzea, "baina ez Nafarroa suntsituta, batzuek nahi duten moduan". Politika aldatu behar da, esan zuen Barcinak, "baina Nafarroan sinesten".

Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidentearentzat egungoa da alderdiaren historiako une zailenetakoa, bai krisi ekonomikoarengatik —"inork uste baino gehiago irauten ari da"— eta baita krisi politikoagatik eta instituzionalagatik ere, "ez Nafarroan bakarrik, baita Espainian eta Europan ere".

UPNko gazteriak Nacho Igea izendatu zuen atzo presidentea. Haren alde egin zuten kongresuan bildutakoen %93k. Igearentzat UPNren erronka "proiektu komun bat eraikitzea da, pertsonalismoetatik at".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.