nafarroa

Barcinari "zaila" iruditzen zaio PSNk gobernu alternatiba Bildurekin osatzea

Nafarroako Gobernuko lehendakariaren arabera, NaBaiko "zatiketaren" ondoren Bildu da parlamentuko bigarren indarra eta ez PSN. Ondorioz, sozialistek ez lukete "gidaritza" izango.

2012ko azaroaren 19a
14:28
Entzun

Yolanda Barcina (UPN) Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du "zaila" izango dela PSNk UPNren alternatiba Bildurekin osatzea. Izan ere, Barcinaren ustez, parlamentuko bigarren indarra Bildu da eta ez PSN, eta, ondorioz, sozialistek ez lukete "gidaritza" izango.

Iazko maiatzeko foru hauteskundeetan, UPN garailearen ondoren (hemeretzi legebiltzarkide), PSN (bederatzi), NaBai (zortzi), Bildu (zazpi), PP (lau) eta Ezkerra (hiru) geratu ziren, baina Barcinak gaur aipatu du egun parlamentuan bigarren indarra Bildu dela, hamahirurekin, NaBain izandako "zatiketaren" ostean bertan geratzen diren seiak Bildurekin elkarlanean ari direla jota.

"Beraz, Bilduk Nafarroa gobernatzeko PSNk laguntza eskaintzea zaila iruditzen zait", adierazi du Barcinak, hedabideen aurrean.

Lehengo astean PSNk jakinarazi zuen ez duela adostasunik lortuko UPNrekin Nafarroako Gobernuaren 2013ko aurrekontuetarako, eta larunbatean Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak zioen "Nafarroa berria lideratzeko aukera iritsi" zaiela sozialistei.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.