Barredak dio «adostasun zabala» beharko dela

Oiarzabalek dio errolda aldatzea «ETAri erantzuna emateko garaipenik handiena» dela

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Badaki egin nahi duena ez dela txikikeria bat, eta horregatik, «adostasun handia» lortu nahi du PPk errolda aldatzeko orduan. Espainiako Gobernuko Barne ministroak atzo aurkeztu zuen jendaurrean Hauteskunde Legea aldatzeko proposamena, eta Leopoldo Barreda PPren Espainiako Kongresuko bigarren bozeramaileak jakinarazi du «azkartasunak» baino gehiago kezkatzen dituela haren inguruko babesa lortzeak. Esan duenez, PPren asmoa ez da aldaketarekin «hauteskunde jakin batzuetara» iristea, baizik eta «eskubide demokratikoak berreskuratzea»: «Ez dugu PPk bultzatutako erreforma bat nahi, adostasun zabala nahi dugu, eta eragile politikoek lege hau beren egitea».

Oraingoz, PPk ez du inoren babesik lortu. Hala ere, Barredak uste du PSOErekin akordiora iristea posible dela, «bermeei dagokienez». Izan ere, Barredak uste du Jorge Fernandez Diazek aurkeztutako proposamena «sendoa eta osoa» dela. Txostenak gaia sakonetik konpontzen duela iritzi dio, eta «bidea» zabalik uzten duela «adostasunerako». Barredak esan du ere egiten ari direna ez dela«errolda asaldatzea», baizik eta «oinarri demokratikoak berreskuratzen» ari direla.

Iñaki Oiarzabal PPren EAEko idazkari nagusiaren irudiko, berriz, hauteskunde legearen aldaketa «ETAri erantzuna emateko eskura daukagun garaipenik handiena» da; «terroristek suntsitu nahi izan zutena konpontzen saiatzea». ETA bere garaian «beldurra sozializatzen» saiatu zela salatu du, eta errolda aldatzen ahalegindu zela «euskaldun asko beren bizitokiak uztera behartuta». Oiarzabalen arabera, «bete behar morala» dute lege erreforma hori egiteko, eta ohartarazi du horretarako atzo aurkeztutakotxostenak «oinarri sendoa» duela, «oso garrantzitsua» dela eta «20 konstituzionalista eta adituk» egin dutela.

Oiarzabalen ustez, «hunkigarria da hainbeste urteren ondoren ahotsa eta eskubideak itzuli ahal izatea lehen kendu nahi izan zizkietenei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.