Barrena: "Gaur Sortu, bihar euskal presoak etxera"

Ugartebururen ustez, "ilegalizazio eta salbuespen aroaren amaiera hasi da".

2012ko ekainaren 20a
12:50
Entzun

"Gaur Sortu, bihar euskal presoak etxera". Hori idatzi du Perrnando Barrena ezker abertzaleko kideak Twitterren, eta azken urteetan legez kanporatzeen aurka azaldutako guztiak zoriondu ditu. "Ezinezkoa eskuratzerik ez dagoela ematen du lortu egiten den egunera arte", uste du Barrenak —Nelson Mandela Hegoafrikako buruzagiaren esaldi bat da—.

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko eledunak adierazi du Sorturen legeztatzea ez dela opari bat. "Sortu dugu aukera, ez da zerutik erori dena, baizik euskal herritarrok irabazi duguna. Ilegalizazio eta salbuespen aroaren amaiera hasi da".

Jone Goirizelaia abokatuaren arabera, gaurko erabakia "une politiko honetan albiste ona da Euskal Herriarentzat, eta Espainiako Estatuarentzat ere hala izan beharko luke".

Xabier Mikel Errekondo eta Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak ere gustura agertu dira. "Normalizazio politikorako pauso garrantzitsua da", esan du Larreinak.

LABek, berriz, "Sorturen
 aurkako
 auzibideak
 eta
 legez
 kanporatzeak, azken
urteetan Euskal
Herrian ireki diren gainerako auziek bezala,
bulkada
politiko nabarmena izan
dute. Sorturen legeztatzea eta D3M
eta
Askatasunako auzipetuen absoluzioa
norabide
onean
emandako
pausoak
dira", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.