Basabek dio Aralar dela behar bezalako ezker abertzalearen giltzarria

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Aralar giltzarria da herri honek nahi duen eta behar duen ezker abertzalea izan dezan». Hala azaldu du Mikel Basabe legebiltzarkideak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletarako hautagaien aurkezpenean. Etorkizuneko ezker abertzalea «berdinen artean» eraiki behar dela uste du, «bakoitza nondik datorren eta guztiok nora joan nahi dugun jakinda». Etorkizuneko ezker abertzale horrek Aralarren oinarri programatikoak izango dituela iragarri du. «Gure bideak izan behar du gizarteari bizkarra eman beharrean, hura biltzea. Hori esaten genuen bakarrik geundela eta hori esaten dugu gure bakardadea hain handia ez den honetan ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.