EAE-ko hauteskundeak

Basagoiti ere lehendakarigai

EAEko PPk eguerdian aurkeztu du ofizialki. 2008an ez bezala, gaurko ekitaldian Espainiako PPko inor ez da izan.

2012ko uztailaren 19a
13:44
Entzun

Azkar egin ditu EAEko PPk etxeko kontuak: lehengo asteazkenean eratu zuen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Batzordea, eta ostiralerako hautatua zuen lehendakarigaia: Antonio Basagoiti alderdiaren erkidegoko presidentea. Gaur egin dute aurkezpen ofiziala, Bilboko hotel batean. 

2009ko bozetan ere hura izan zen PPko lehendakarigaia baina, orduko aurkezpenean ez bezala —2008ko urria zen—, gaur Espainiako PPko inor ez da izan ekitaldian. Orduan Mariano Raxoi PPko presidentea izan zen, gaurko gobernuburua.

EAJ "noraezean" dabilela adierazi du gaur Basagoitik, eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren azkenaldiko politikari kritika egin dio. PPko buruaren arabera, bestelako "Euskadi" nahi duten herritarrak %51 dira, eta azaldu du berak haiek ordezkatzen dituela.

EAEko PPk jakinarazi du oraindik ez dela hasiko hauteskundeetako zerrendak erabakitzen.

Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeak 2009ko martxoaren 1ean izan ziren. Berez, 2013ko otsailean edo martxoan izango dira, baina litekeena da aurreratzea, Lopezen gobernua legebiltzarrean gutxiengoan geratu baita PPrekin orain dela aste batzuk lankidetza hautsi ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.