politika

Basagoiti: "Lau edo bost kopetadun PPren kontura aberastu dira"

'Gurtel' auzia dela eta PP hartzen ari den irudiak "benetako nazka" ematen diola nabarmendu du PPko EAEko presidenteak.

2009ko urriaren 7a
13:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Antonio Basagoiti PPko EAEko presidenteak adierazi du =iGurtel auzian "lau edo bost kopetadun PPren kontura aberastu" direla eta, horren ondorioz, PP hartzen ari den irudiak "benetako nazka" ematen diola. Valentziako Generalitateko presidente Francisco Campsi buruz, aldiz, "guztiz zintzoa" dela nabarmendu du. PPko diputatuak, senatariak eta eurodiputatuak ustelkeriarekin lotzen dituen Gurtel= auziko akusatuetako bat da Camps.

Atzo Madrilgo Auzitegi Nagusiak sumarioaren zati bat jakinarazi zuen eta, horren arabera, ustezko ustelkeria sareko kide nagusiek eta PPko hainbat buruzagik harreman estua zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.