Basagoitik ohartarazi du PPk ez duela egingo Etxebizitza Legearen alde

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Etxebizitza Lege berria onartzeko bere alderdiaren babesik ez duela izango ohartarazi dio Antonio Basagoitik Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezi. Jaurlaritzak «etxebizitzak desjabetzea» proposatu duela esan du,eta«epaitegiei etxebizitza eskatzeko eskubidea» jasotzea ere bai. Basagoitik ez du uste konponbidea hori denik, ordea. «Kontua da etxebizitza erosteko beharrezkoa den lana falta dela».Legegaiaren zirriborroa egitea «ahalegin hutsa» izango dela pentsatzen du. «PSE-EEk ez duelako gehiengorik». Aralarrek, berriz, legea onartzeko prozesua azkartzeko eskatu du: «Testuinguru sozio-ekonomikoa aintzat hartuta, ezin daiteke 2012ra arte itxaron». Alokairuaren aldeko apustua lehenesteko deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak