Espainiako erregea Euskal Herrian

"Baskongadei dieten maitasunagatik" zoriondu ditu Espainiako erregeak Arakako militarrak

Espainiako Armadak Arakan (Araba) duen infanteriako basea bisitatu du gaur Juan Carlos I. Espainiako erregeak Jose Bono Defentsa ministroarekin batera. Ekitaldian, "lanerako duten espirituagatik" eta "Baskongadei dieten maitasunagatik" zorionak eman dizkie militarrei. Arabako agintari nagusiek ekitaldian parte hartu dute; ez, ordea, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Miren Azkarate Gasteizko Gobernuko bozeramaileak esan du normala dela lehendakaria bisita horretan ez izatea, "ez baitu ekitaldi militarretan parte hartzeko ohiturarik".

2004ko maiatzaren 4a
17:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Nolanahi ere, Azkaratek azpimarratu du Espainiako erregearen bisita "errespetagarria" iruditzen zaiola lehendakariari, eta, halaber, Errege Etxeak zein Bono Espainiako Defentsa ministroak ondo hartu dituztela Ibarretxek ekitaldian ez izateko eman dituen argudioak. Auzi horren inguruan polemika sortzea funtsik gabea iruditzen zaiola erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.