Goizuetako Aitasemegi auzoan (Nafarroa) sute bat piztu da gaur eguerdian, eta suhiltzaileak 21:00etan kontroltu dute. Larrialdi zerbitzuek 12:50 aldera jaso dute suteari buruzko deia, eta Cordovillako (Nafarroa) eta Goizuetako suhiltzaileak mugitu dituzte itzaltze lanetarako. Bi helikoptero ere aritu dira laguntzen, baita Nafarroako Gobernuko basozainak ere.
Nafarroako larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, zaila izan da sua dagoen lekura iristea, eta horregatik luzatu dira itzaltze lanak.